"Breve historia del anarquismo vasco" izenburuko liburua aurkeztuko dute ostiral honetan, apirilak 20, Plaza Beltza herri kultur gunean. Hitzordua 19:30ean izango da, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan; eta bertan izango da aipatu lanaren egile Juantxo Estebaranz idazle bilbotarra. Loiolako koarteleko militar matxinatuen altxamendua zapuztu zuten 1936an; Beorlegi koronelaren tropei aurre egitera joan ziren Aiako Harrira; Aieten eta Kontxan Francoren aurkako hainbat ekintza egiten saiatu ziren… Anarkismoaren historia zabalaren sintesia idatzi du Estebaranzek. Durruti anarkista ezagunak Donostiatik alde egin behar zuenekoa eta beste hainbat pasarte ere berreskuratu egin ditu argitalpen berrian. Izan ere, Kursaalen Alfonso XIII. Espainiako erregearen aurka prestatzen ari zen atentatua agerian geratu omen zen.