Atez Ate zabor bilketa sistemari buruzko hitzaldia egingo dute larunbat honetan, hilak 21, Gorlizen. Hitzordua goizeko 10etan izango da, Teresiano kultur etxean, Azpeitia Zero Zabor taldeak eta Gorliz zein Plentziako
Bilduk antolatuta. Horrenbestez, Sarai Pouso Ingurumen teknikariak eta Naiara Elorriaga Ingurumen hezitzailea eta Azpeitia Zero Zaborreko partaideak hitza hartuko dute. Jorratuko dituzten gaien artean, taldearen aurkezpena egin eta ondokoak izango dituzte hizpide:
Zero Zabor mugimenduaren inguruko laburpentxoa; taldearen asmoak eta helburuak; eta udal partaideen asmoak eta helburuak. Ondorengo solasaldian, berriz, eman beharreko pausuak finkatuko dituzte. Bertaratu nahi duten guztiei ondoko helbide elektroniko bidez konfirmatzea eskatu diete antolatzaileek:
bilduplentzia[abildua]gmail.com. Argazkian, oraingo zaramontziak Plentziako kaleetan / © Kandelaria Kultur Elkartea.