Gaur askatuko dute Iker Beristain preso algortarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 20a, 17:25

Frantzian ezarritako kartzela zigorra bete ostean, Iker Beristain Gutierrez "Beris" preso politiko algortarra martxoaren 8an eraman zuten Espainiara, eta Soto del Real espetxera sartu zuten. Hurrengo egunean epailearen aurrera eraman ostean, berriro bidali zuten Soto del Realera. Ordutik bertan izan dute, epailearen erabakiaren zain. Algortako Herrira bilguneak jakinarazi duenez, gaur askatuko dute Beristain. Hala ere, oraindik ez dute zehazterik izan zein ordutan izango den; ezta Algortara noiz iritsiko den ere. Preso algortarra 2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Paris inguruan Liher Rodriguez lekeitiarrarekin batera, eta ETAko faltsifikazio taldekoak izatea leporatu zieten biei. Azaroaren 17 eta 18an epaitu zuten, sei urteko kartzela zigorra ezarriz. Espainiako Gobernuak, baina, euroagindua aplikatzea eskatu zuen. Otsailaren 4an bukatu zuen Frantzian ezarritako espetxe zigorra eta martxoaren 9an espainiaratu zuten. Argazkian, Iker Beristain martxoaren 8an aireportuan / © Espainiako Barne Ministerioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun