Gero ongi etorri, zorionak eta eskerrak eman eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) "indarra" azpimarratu egin zuen hizlari batek, "aurrera egiteko lehentasuna eta dugun konpromiso nagusia presoak eta iheslariak ekartzea dela" gogoratuz. Beristainek eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei, lagundu duten guztiei, eta gogora ekarri zuen preso eta iheslariak "herrira atoan" ekartzeko dugun beharra. "Sasian" dagoen jendea gogoratu zuen bereziki, horiek guztiak ere "herrira ekarri behar ditugula" esateko. Berriro eskerrak emanda amaitu zituen bere hitzak, "Eusko gudariak" kantatu, jendea agurtu, tabernako hormatik argazkia kendu eta gaueko giro beroan murgildu ziren guztiak.
Iker Beristaini egindako lehen harrera iruditan (public domain Algortako Herrira)