Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Ertzaintzak Xabier Galdeanoren
omenaldia debekatu izana "urak gainezka egiteko falta zen tanta" suposatu du Algortako hainbat eragilerentzat. Martxoaren 30eko arratsaldean Telletxe plazan sartu ziren poliziak, GALek orain 27 urte eraildako kazetari algortarraren aldeko ekitaldia galarazteko asmoz. Dignidad y Justicia elkarte ultraeskuindarrak emandako argudioak erabiliz, une horretan, euskal preso eta iheslari politikoen alde egiten ari ziren azken ostiraleko elkarretaratzea ere bertan behera utzi zuten ertzainek. Aurretik etorri ziren presoen urtebetetzeen zein
Aitor Elortza Unanue errefuxiatua zenari duela sei urtetik egiten zitzaion omenaldiaren debekuak; baita Etxerat elkarteak egunero egiten duen elkarretaratzea jasaten ari den "jazarpena". Horiek guztiak salatzeko, biharko, asteazkena, eskubide zibil eta politikoen aldeko prentsaurreko jendetsua deitu dute kaltetuek. Hitzordua 19:00etan izango da Telletxe plazan. Hori dela eta, bertaratzeko deitu dituzte herritarrak. Argazkia: public domain
Algortako Herrira.