Eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia egingo dute larunbatean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 26a, 00:14

Dozenaka herritar bildu da gaur arratsaldean Algortako Telletxe plazan, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz zein Ertzaintzaren eskutik heldutako azken debekuak salatzeko. Besteak beste, GALek orain 27 urte eraildako Xabier Galdeano kazetari algortarraren aldeko ekitaldia, Aitor Elortza Unanue errefuxiatua zenari duela sei urtetik egiten zitzaion omenaldia eta presoen urtebetetzeak izan dituzte aipagai; baita Etxerat elkarteak astegunetan egun ohi duen kontzentrazioak azken aldian jasaten ari den "jazarpena" ere. Euskal Herrian zabaldu berri den "galdu ezinezko aukera" honetan, "orain arte gertatu ez direnak" ikusten ari direla salatu du galarazpen horiei erantzuteko sortu den kaltetuen batzarrak. Hala ere, ez dute besoak gurutzatuta gelditzeko asmorik. "Konponbidea behar dugu" leloa eurena eginez, larunbat honetarako, apirilak 28, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia deitu dute Algortan; eta dozena bat eragile baino gehiagoren babesa eskuratu dute. Ekitaldia 13:00etan izango da Telletxe plazan. Argazkian, gaurko agerraldia.

Gaurko agerraldian plazaratutako oharra (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun