Ohi denez, hainbat ekitaldi izan ziren azokan, horietako gehienak aurtengo gaiari lotuta: zinearen mundua, hain zuzen ere. Aurten, besteak beste, irakurtzeko txokoa, haurrentzako jolasak, film laburren proiekzioak, tailer-ikuskizuna, ipuin kontaketak eta hitzaldia izan dituzte aukeran zaleek.
Halaber, tokiko bildumako argazki zaharren erakusketa egon zen azokan. San Nikolas plazako bilakaera hartu zuen gai aurten erakusketak. Horiez gain, ohiko jendaurreko irakurketa ospatu zen azokan, Getxoko ikasleen eskutik. Aurtengoan, 300 ikaslek parte hartu zuten ekitaldi horretan ipuinak zuzenean irakurtzeko.
Azkenik, nabarmentzekoa da zenbait egileren parte-hartzea. Aurten honako autore hauek sinatu zituzten liburuak Algortan: Tesa Gonzalez, Ana Iturgaiz, Gonzalo Iribarnegaray, Esther Zorrozua, Iratxe de Valles, J. Carlos Martinez, Mari Paz Giambastiani eta Eusebi Ruiz.