• 11etan: txupinazoa
• 11:30etik 12:30era: eztabaida tailerra: feminismoa eta maskulinitatea
• 12:30etik 13:00etara: magoa
• 13:00etatik 14:00etara: mahai-ingurua: eta Leioako gazteok zer dinogu?
• 14:00etatik 14:30era: txotx!!
• 14:30etik 16:00etara: bazkari herrikoia eta bazkaloste animatua (bonoak bertan salgai).
• 16:00etan: Lip Duba "Leioan badago zeozer" (ekarri talde, koadrila, norbanako...bezala bereizten zaituen zeozer)
• 19:00etan: poteo musikatua Maskarradaren esku
• 21:30ean: Ekitaldia eta kontzertuak: Leioa Sound System, Norte Apache eta DJak.
Ekimeneko kartela

Etzi, larunbata, Leioako IX. Gazte Eguna ospatuko du bertoko Gazte Asanbladak, "Gazte jeiki, alternatibak eraiki!" lelopean. Izan ere, bertako antolatzaileek gogoratu dutenez, "urteak dira Leioako Gazte Asanbladako kideok Gazte Eguna antolatzen hasi ginela eta urtero legez, heldu zaigu berriro ere zita". Ohi bezala, jai giroa zabaltzeaz gain, jendarte eskaerak plazaratzeko unea ere izango da Gazte Eguna: "kalea gurea dela aldarrikatzeko eguna izango da, gazteon ahotsa herrian zehar entzun dadin. Eraiki nahi duten Leioa gris hori kolorez betetzera goaz, zer nolako Leioa Gaztea eraiki nahi dugu eztabaidatu eta kaleetatik zehar aldarrikatzera". Horretarako egitarau zabala prestatu dute neska-mutil leioaztarrek, goizean hasi eta gaueko ordu txikietara arte luzatuko dena. Goizeko hitzordua, tailerrak, magia ikuskizuna eta bazkaria Leioako Sakoneta polikiroldegian izango dira eta Leioa Sound System, Norte Apache eta DJek emango duten gaueko kontzertua, aldiz, Plaza Gorrian. Argazkian, koadrila bat orain dela bi urteko Gazte Egunean egindako olinpiadetako joko batean.