Gizarte Zientziak eta Komunikazio Fakultateko ikasle asanbladak argitu duenez, "guzti hau gezurra den arren, egia izateko geroz eta hurbilago gaude. PPren gobernuak pribatizazioaren aldeko apustu irmoa erakutsi du eta hezkuntza ez da salbuespen bat. Nahiz eta Euskal Autonomi Erkidegoak ez duen Espainiar estatuak egindako proposamena aurrera eraman (matrikula %70 garestitzea datorren ikasturtean), matrikulak ez du poliki poliki igo eta igo besterik egiten. Azken bi urteetan %40 garestitu da eta etengabe gorantz doa".
Horren aurrean, Gizarte Zientziak eta Komunikazio fakultateko asanbladak "kalitatezko hezkuntza publiko baten alde" borrokan jarraitzeko asmoa berretsi du, "gure ikaskideek ikasten jarraitu ahal dezaten, ikasle orok ikasteko eskubidea eduki dezan". Hori dela eta, "pribatizazio guztien gainetik eta elitizazio guztien azpitik" ikasle borroka jorratzera deitu dute.