"Eta Karmele?" antzezlanaz egindako bideoa (© tipttap)
Ekimeneko kartela

Etzi, igandearekin, Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi aktoreek girotutako "Eta Karmele?" euskarazko antzezlan feminista taularatuko dute Sopelako Sekeko gaztetxean, 19:30etik aurrera. Obra Samara Velte zarauztarrak idatzi zuen 2008ko azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako, baina ez zen estreinatu hurrengo urteko martxoaren 8ra arte, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin batera. Veltek berak azaldu duenez, Samuel Beckett-en "Godot-i itxaroten" lanaren giro absurdoarekin antza handia du "Eta Karmele?"-ren gidoiak, nahiz eta obra hori lehenengo zirriborroa idatzi ostean irakurri zuen. Handik aurrera, Euskal Herri osoa zeharkatu dute Eliasek eta Alberdik, 50 emankizun baino gehiago eman dutela. Argazkian, "Eta Karmele?" antzezlanaren irudi bat Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean / cc-by-nc-nd Joseba Barrenetxea Altuna.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!