Erandioko Euzko Alderdi Jeltzaleko uri batzarrek omenaldia egingo diete bihar Martiartu batailoiko gudariei.
"Deia" egunkariak gaur zabaldu duenez, ekimena Gipuzkoako Elgeta udalerrian burutuko dute, goizeko 11:30ean,
Intxorta mendietako batailaren 75. urteurrenaren harira. Bertan, lore eskaintza egingo dute gudarien senideekin batera. Martiartu batailoia Txorierri eta Mungialdeko hainbat gudarik osatu zuten. Pablo Beldarrain Olalde komandantearen agindupean, Intxortako frontea defendatu zuten 1937ko martxo eta apirilean. Aurrez aurreko eraso guztiei aurka egin ostean, atzera jo behar izan zuten inguratu zituztenean. Ondoren, Ubiden eta Zornotzan borrokatu zuten. Azkenik, Bilboko defentsan aritu ziren, Armada Nazionalak okupatu arte. Argazkian, Martiartu batailoiko hainbat gudari / ©
Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioa.