Gorlizko ospitaleko gimnasio berria inauguratu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko, Osakidetzako eta zentroko arduradunek. Errehabilitaziorako Terapia Unitateak edo gimnasioak bikoiztu du orain arteko superfiziea. Izan ere, egindako lanen ostean 1.012 metro koadro izango ditu, aurretik 595 besterik ez zituela. Eusko Jaurlaritzako delegazioak ariketa gunean garun-kalteen errehabilitaziorako azken teknologiak txertatu dituztela azpimarratu du. Carmen Rodriguez ospitaleko gerenteak, berriz, zentroak 93 urte dituela gogoratu du eta "euskal osasungintza publikorako balioa ekartze aldera egokitzeko ahalmena" duela berretsi du. Instalazio horietan 32 langilek 240 bat gaixori ematen diote arreta egunero,
Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez. Argazkian, Jesus Mari Fernandez Osasungintzako sailburuordea, Carmen Rodriguez ospitaleko gerentea eta Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari nagusiak gaixo baten errehabilitazioa ikuskatzen / cc-by Irekia - Eusko Jaurlaritza.