Iluntzean hiru kontzertu aukeran izango dituzte eskualdeko musikazaleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 27a, 21:36

Gaur iluntzean hiru musika emanaldi ikusteko parada izango dute eskualdeko melomanoek, gustu guztietarako, gainera. Besteak beste, iluntzeko 20:00etan Erasoka eta Garrasika talde algortarrak hartuko ditu Barakaldoko Edaska tabernak, Kaleko Orroak eta Mad Skins taldeekin batera. Sarrera sei eurotan eskura daiteke. Ordu berean, Erandioko Sentinel aretoan hardcore doinuak nagusituko dira, Monkey Priest eta Despeñaperros taldeen emankizuna dela medio. Bertan, sarrera bost eurotakoa izango da. Azkenik, gaueko 10etan, Areetako Momo ostatuan Collider rock hirukotea arituko da, sarrera doako izango dela. Argazkian, Garrasika talde algortarra Getxoko Txorimalo gaztetxean emandako kontzertu batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun