Ezker abertzalea,
Aralar,
EA,
Alternatiba eta
Abertzaleen Batasunak nazio estrategiarako akordioa aurkeztu eta sinatu dute gaur goizean Irungo Ficoban.
Berria.info-k jakinarazi duenez, gaur abiatutako ildoa "indarrak biltzearen aldeko apustu sendo eta estrategikoa" dela esan dute, azken batean "Europan Euskal Herria nazio burujabea" lortzeko asmoz. Eraikuntza nazionalez gain, akordioak "eraldaketa soziala bultzatzeko" helburua ere jasotzen du "bakean, askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako Euskal Herria eraikitzeko" bidean. Euskal gatazka politikoari dagokionez, berau bazterketarik gabeko elkarrizketen eta akordio demokratiko baten bidez gainditzea proposatu dute. Bertan, erabaki eskubidea giltzarri izango delakoan daude. Euskararen "aitortza, ofizialtasuna eta normalkuntza" Euskal Herri osoan aldarrikatu dute, "euskal identitatearen ikur nagusitzat" jota. Ekitaldian, besteak beste, ezker abertzaleko Rufi Etxeberria eta Anita Lopepek, Aralarreko Patxi Zabaleta eta Rebeka Uberak, EAko Pello Urizar eta Miren Urrestietak, Alternatibako Oskar Matute eta Amaia Agirresarobek eta ABko Peio Etxebarri-Aintziart eta Mertxe Colinak hartu dute parte. Argazkia: © Aralar.