Uribealdeak eta Getxo Rugbyk derbia eta euskal txapela jokatuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 29a, 00:29

Getxo Rugby Taldeak eta Plentziako Kakarraldok eta Mungiako Rugby Taldeak sortutako Uribealdeak derbiz erabakiko dute bihar, igandea, Hego Euskal Herriko ligako txapelduna zein izango den. Partida Faduran jokatuko dute goizeko 13:00etan. Norgehiagokan arituko diren jokalari askok, gainera, batera jolastu du aurreko hilabeteetan, Getxok eta Uribealdeak Espainiako Ohorezko Mailan lehiatzeko sortutako Bizkarians elkartean. Hortaz, laguntasun giroa esperokoa bada ere, norberak besteen ahultasun puntuak eta indarguneak ezagutzeak jokoari zorroztasunean ere eragingo dio. Finalera heltzeko getxoztarrek 60 eta 0 irabazi zioten Gazteizko gaztedikoei. Uribetarrek, ordea, 14 eta 0 nagusitu zitzaizkien La Unicako emakumezko iruindarrei. Finalaren aurretik, goizeko 10etan, Faduran bertan jokatuko da Hego Euskal Herriko ligaren kontsolamendurako finala, Gaztedi eta La Unicaren artean. Irabazleak hirugarren sailkatuko da. Argazkian, Maider Gutierrez Getxoko hegalekoa pase bat jasotzen Gaztediren aurkako partidan / © Getxo Rugby Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun