Eusko Jaurlaritzak etxeetatik kaleratzeak saihesteko planaren barruan sustatutako bitartekaritza zerbitzu berria zertan datzan azalduko du ostegun honetan, maiatzak 3, Algortan
Bizkaiko Stop Desahucios plataformak. Hitzordua Villamonte kaleko kultur etxean jarri dute, arratsaldeko 6etan. Bertan, plataformako hainbat kidek bitartekaritza zerbitzuak zelan funtzionatuko duen eta berarengana jotzeko bete beharrezko baldintzak eta aurkeztu beharko diren agiriak zehatz-mehatz zeintzuk diren argituko dute. Hitzaldiaren xedea hipotekekin zein alokairuekin arazoak dituzten sendiei laguntza ematea da. Plataformatik abisatu dutenez, tokia mugatua denez aurretik izena eman beharko da 633 612 431 telefono zenbakira deituz edo mezua bidaliz. Bestalde, Stop Deshaucios plataformak herritarrei laguntza eskatu die, Laudioko Obdulia Sastre 73 urteko atsoa kaleratu ez dezaten. Gaixo dagoen alargunari Santander bankuak 250 euroko alokairua ezartzea lortu du plataformak, baina aurretik 500 euroko fidantza ordaintzeko baldintza jarri du finantza erakundeak. Diru hori metatzeko 3035 0108 07 1081071257 kontua zabaldu dute, Caja Laboralen. Argazkian, plataformako hainbat kide Bilbon egindako ekimen batean.