Getxo Rugbyko emakumeen taldeak erabateko nagusitasunez irabazi zuen atzo goizean Hego Euskal Herriko Liga. Plentziako Kakarraldok eta
Mungiako Rugby Taldeak sortutako Uribealdearen aurka Faduran jokatutako derbian eskuratu zuen 67 eta 0 emaitzarekin, getxoztarrek euskal liga osoan zehar izandako domeinua berretsi zuten. Izan ere, jokatutako partida guztiak irabazi egin dituzte, erasoko puntu bonus gehituz neurketa bakoitzean. Andre eta jabe egoera hori atzoko norgehiagoka hasi bezain laster errepikatu zen,
Getxoko udal iturriek zabaldu dutenez. Puntu gehien metatu zuen jokalaria Maria Arriaga izan zen, jasotako entseguak sei aldiz transformatuta. Entseguetan, ordea, Barbara (3), Idoia (2) eta Isabel izan ziren protagonistak, Anak, Nereak, Miranek eta Amaiak bana eskuratu zituztela. Argazkian, getxoztarrak irabazitako koparekin / © Getxoko Udala.