Ekimeneko kartela

Apirilaren bukaerarekin batera berriro heldu da Euskaraz Olgetan ekimena eskualdera. Uribe Kostako Mankomunitateak ume eta gaztetxoentzat antolatutako jarduerak Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen garatuko dira maiatza, ekaina, iraila eta urrian. Besteak beste, Puzgarriak, komiki eta tatuaje tailerrak, ipuin kontalaria, diskofesta, kometak izango dira. Xede ludiko eta, aldi berean, hezitzaile batekin, aisialdiko jarduera horiek euskara izango dute oinarri eta abiapuntua. Hortaz, ekimen horrek guraso eta seme-alabak elkarrekin euskaraz jolastea sustatu nahi du, besteak beste, ume txikiek euskararekiko jarrera ona har dezaten. Ekimena pasa den astelehenean abiatu zen Lemoizen eta urriaren bukaeran amaituko da. Denbora tarte horretan hainbat ekimen antolatu dute ostegun eta astelehenak bitartean, astegunetan arratsaldez eta asteburuetan goizez. Argazkian, besteak beste ipuin kontalariekin gozatu ahal izango dute gaztetxoek / © Gorliz.net.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!