Eskutitz horretan, alkateak zera ziurtatzen du: Urdulizen aspaldiko tradizio industriala dela-eta, "herrian badira pertsonak, haien prestakuntza zein lan-esperientzia bitarte, egungo enpresen eskariak betetzeko perfil profesional egokia dutenak eta hortaz lanbide-ezaugarri baliagarriak dituztenak". Javier Bilbaoren aburuz, "horri gehitu behar zaio, gainera, udalerriko enpresekin oso lotuta dauden pertsonak direla, eta hori abantaila da".
Lana sortzeko ekinean
Urdulizko Udalak gogoratu duenez, egitasmo desberdinak bultzatu ditu azken urteotan lana sortze aldera. Zentzu horretan, aipagarritzat jo dute 2009an abian ipini zuten Prestakuntza eta Lanerako Programa. Jada hiru edizio osatu dira eta 24 pertsonek prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso dute, haien enplegua izateko aukerak hobetuz eta Udalerako hainbat hilabetez lan egiteko aukera izanda.
Halaber, nabarmendu dute Behargintza zentroak ematen duen zerbitzua, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Sailak bultzatuta, Urdulizentzat zein Uribe Kostako bailara osoarentzat egiten duena lan.