Bihar, ostegunarekin, malariari buruzko hitzaldi bat hartuko du Sopelako Kurtzio kultur etxeak. 19:00etatik aurrera, medikuntza tropikalean aditua den Jon de Lahuertak gaitz endemiko horren inguruan jardungo du. Ekimena Medicusmundi Bizkaia elkarteak gaur toki berean zabaldu duen "Malaire, viaje a Kinshasa" izeneko argazki-erakusketaren baitan kokatzen da. Txelu Angoitia da erakusketaren egilea, eta bere argazkien bidez Kinshasa-ko kale, eskola eta osasun zentroetara eramango gaitu, eta malariak herritarrengan dituen eragin sozial nahiz ekonomikoak erakutsiko dizkigu. Erakusketa ibiltari honen bitartez, Medicusmundi Bizkaiak sentsibilizazioa bultzatu eta pandemiak Saharaz azpiko Afrikan dituen ondorioak erakutsi nahi ditu. Malaria gaitz endemikoa da eta 109 herrialdetan ematen da. Horren ondorioz, munduko biztanleen erdia mehatxupean dago. Argazkian, erakusketako fotografia bat / © Txelu Angoitia - Medicusmundi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!