Bolivartiar Ikaskuntza elkarteak antolatuta, bihar, ostegunarekin, "Nafarroa: konkistaren 500 urteurrena" jardunaldiak abiatuko dira Algortan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 1512ko inbasioa gogoratzeko programaren ekitaldi guztiak Algortako Villamonte kaleko kultur etxean burutuko dira arratsaldeko 7etan. Jardunaldiak Eneko del Castillo
Nabarlur bitakoraren egilea eta Xavier Mina elkarteko kideak irekiko ditu bihar, "Nafarroa, lurraldetasuna eta konkista" hitzaldia dela bide. Bihar zortzi, aldiz, Patxi Abasolo irakaslea eta
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko partaidea plataforma horretaz mintzatuko da, "Nafarroa bizirik 1512-2012" hitzaldiaren bitartez. Hilaren 22an, ordea, unibertsitate irakaslea eta Bolivartiar Ikaskuntza elkarteko kide den Gorka Palaziok "Nafartasuna hedatu arte ez da konponduko euskal arazoa" gaiari helduko dio. Maiatzeko azken ostegunean, hilak 29, "Continua la conquista" hitzaldia eskainiko du Tomas Urzainqui abokatu, idazle eta "
Nabarralde" aldizkariko kideak. Zikloaren azken hitzaldia Aitzol Altuna historialariak emango du, ekainaren 5ean, 19:30ean. "Bizkaiaren sorrera" izango du hizpide Altunak. Argazkian, bandera nafarra Abusuko Ollargango parkean, Bizkaiko nafarren egunean / cc-by-sa
Gorka Jakobe Palazio.