Bihar, ostegunarekin, ur zerbitzua etengo dute Algortako Salsidu kaleko makina bat ataritan zein inguruko kale batzuetan. Getxoko Udalak gaur goizean zabaldu duenez, "Salsidu etorbidean apurtu den ur hornidurarako hodia konpontzeko lanak direla eta" uraren hornidura itxita egongo da aldi baterako aipatu inguruan. Zehazki, ur etetealdia goizeko 9ak eta 13:00ak bitartean izatea espero dute. Kaltetutako atariak honako hauek izango dira: Salsidu etorbidea, 39. zenbakitik 115.era; Zubilleta kaleko 9, 11 eta 13 zenbakiak; Izaro kaleko 2, 4, 5, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18 eta 20; Kuskuburu kaleko 1, 3 eta saltokiak; Kurutxagane kaleko 4, 6 eta 8; Lañomendi kaleko 1, 3 eta 5; eta Zubilleta ikastetxea. Udalak barkamenak eskatu ditu gertakari horrek eragin ditzakeen eragozpenengatik. Argazkian, txorrota / cc-by-sa
afoncubierta.