Bihar, ostegunarekin, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko
Zuzenbide Fakultateko Atalak diplomak banatzeko ekitaldia ospatuko du. Zeremonia arratsaldeko 6etan gauzatuko dute Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Areto Nagusian, Sarrikon. Bertan, 2010-2011 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten 10. promozioaren ikasleei emango dizkiete diplomak. Guztira, 83 ikaslek jasoko dituzte agiri ofizialak. Era berean, ekitaldian zehar Adela Asua Batarrita Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko magistratua omenduko dute. Batarrita 1988tik EHUko irakaslea da eta 1993tik Zuzenbide Penalean katedraduna. Ikertzaile juridikoa eta zuzenbide penalean aditua, Frantzia, AEB, Argentina eta beste estatuetako unibertsitate ezberdinetan irakasle bisitaria izan da. 2011ko urtarrilean hasi zen Konstituzionalean lanean. Ekitaldian, besteak beste, Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Igor Minteguia Irakaskuntza, Berrikuntza eta Ikasleen dekanordea eta Jose Manuel Martiin Osante Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ataleko dekanorde-koordinatzailea izango dira. Argazkian, Adela Asua Batarrita magistratua / ©
EHU.