Horietaz gain, helduei zuzenduriko poesia liburuak ere sortu ditu: "Gauaren magalean" (1996), "Ariaren hariak" (1998), "Urtaro" (1998), "Datak eta postdatak" (1999) eta "Azalaren memoria eta Itinerarium" (2001).
Ekimeneko kartela

Xabier Olaso idazle otxandioarrak "Ze pupu eta ze trapu!" izeneko hitzaldia eskainiko du bihar Leioa eta Erandioko campuseko Magisteritza Eskolan. Hitzordua goizeko 10:30ean izango da, Juliana de Agirrezabala aretoan. Ekitaldia "Gaurko Euskal Literatura" hitzaldi zikloaren 8. edizioko parte da. Egitasmoaren xedea idazleak irakurleekin elkarrizketan jartzea da, kasu honetan Unibertsitateko irakurleekin. Aldez aurretik lanak eskolan irakurri ondoren, ikasleek idazleak ezagutzeko aukera dute, eta euren artean sortzen den elkarrizketak bide zabalagoa ematen dio testuaren ezagutzari. Aurten, "Euskal Haur eta Gazte Literatura" izan dute mintzagai eta bihar Olasorekin amaituko dute zikloa, aurretik Kirmen Uribe eta Juan Kruz Igerabide izan direla. Ekimena Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Sailak antolatu du. Xabier Olasok irakasle ikasketak egin zituen eta ume kozkorretatik bizi den Gasteiz hirian lan egiten du. Poesia eta haur eta gazte literatura jorratzen ditu, euskaraz. Argazkian, Xabier Olaso / © Eusko Ikaskuntza.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!