Auzitegiak joan den urtarrilean epaiketaren hasiera hitzordua finkatu ondotik, Javier Gomez Bermudez zigor aretoko orduko presidentea zen izatekoa epaimahaiburua, baina otsailetik ez dago kargu horretan —eta auzitegiko lehen ataletik kendu egin zuten—, Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak Fernando Grande Marlaska hautatu zuelako presidente. Ondorioz, Bermudez behintzat ez zela izango D3M-Askatasuna epaiketako mahaiko burua jakina zen.
Bihar izango da epaiketako bigarren saioa, eta maiatzaren 7, 8, 9, 17 eta 18an hurrengoak. Saio denak San Fernando de Henaresen izango dira, Madrildik hamabost kilometrora. Besteak beste, auzipetuek salatu dute "babes gabe" daudela eta jakinarazi dute defentsa abokatuek aurkeztutako 64 lekukoetatik sei baino ez dizkietela onartu. Aldiz, Fiskaltzari guztiak onartu dizkiote —denak ere guardia zibilak eta poliziak dira—.
Mobilizazioak
Auzipetuek auzokide, ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibaren babesa jaso dute Madrilen. Baina auziaren kontrako elkarretaratzeak herrietan ere izango dira, eta larunbatean, hilak 5, manifestazioa Bilbon (Casillan, 17:30). Bietan parte hartzeko eskatu dute auzipetuek. Bestalde, Erandion, gaurkoaz gain beste bi mobilizazio egingo dituzte toki berean. Igandean, hilak 6, agerraldia egingo dute eta maiatzaren 11n, berriz, eskualdeko manifestazioa.
Maiatzak 3, osteguna (Gaur)
20:00etan, elkarretaratzea Erandioko metro geltoki alboan.
20:00etan, elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan.
Maiatzak 5, larunbata
17:30ean, nazio manifestazioa Bilbon.
Maiatzak 6, igandea
12:00etan, prentsaurreko jendetsua Erandioko metro geltoki alboan. Ondoren, itsaski zozketa betiko lekuan.
Maiatzak 11, ostirala
20:00etan, eskualde manifestazioa Erandion, metro geltoki ondotik abiatuta.
D3M eta Askatasunaren kontrako epaiketa salatzeko bideoa
Ordu erdiko atzerapenez, goizeko 10:30ean hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean D3M plataformaren eta Askatasuna alderdi politikoaren aurkako epaiketa, Amparo Laheras auzipetuaren deklarazioarekin. Iker Rodrigo lutxanarrak hitz egin du ondoren. Ukatu du gainerako auzipetuei aginduak ematen zizkienik, fiskalak adierazi bezala. D3Mrekin zuen lotura bakarra zerrendaren aldeko sinadura eman izana zela, eta Askatasunarekin eta ETArekin ez zuela loturarik azaldu du. Eli Zubiaga algortarrak ere ukatu du ETAn jardun izana eta legezko eran hauteskundeetan parte hartzea baino ez zela aritu azaldu du. Horiek, Arantza Urkaregi Leioa eta Erandioko campuseko irakasle bilbotarra eta beste 9 auzipetuek gaur jakin dute zein izango da epaimahaia. Manuela Fernandez da epaimahaiburua, eta Ramon Saez Valcarcel eta Nicolas Poveda dira beste bi epaileak.