Akusazioaren arabera, Martinek eta Jose Luis Martin Carmona etakide ohiak ETAren enkarguz jarri zuten lehergailua, kilo eta erdi amosalez eta 250 gramo pentrita eta dinamitaz osatuta zegoena. Dena den, Ertzaintzak desaktibatu zuen aipatu bonba eta ez zuen eztandarik egin. "ABC" egunkariaren arabera, aipatu ekintzagatik aspaldi zigorra ezarri zioten Carmonak Martini atentatuaren prestaketan laguntzea leporatu dio. Martinen defentsak, ordea, deklarazio horiek Carmonak jasotzen dituen espetxe-pribilegioekin harremana duten galdetu ei dio, iturri beraren arabera.
Martinen aldeko elkarretaratzearen bideoa (© Herrira)