ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek greba deitu dute maiatzaren 31rako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako sektore publikoan, "guztiontzako doako eta kalitatezko zerbitzu publikoen" alde eta murrizketen eta "lan-baldintzen atzerakadaren" aurka. Lau sindikatuek "Madrilgo neurriak" ez aplikatzeko eta "orain arte harturiko neurri murriztaileak" eraginik gabe uzteko eskatu diete Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako Foru Erkidegoko erakundeei. "Diskurtso politak egiteak bakarrik ez du balio", ohartarazi dute Bilbon egindako agerraldi bateratuan. Halaber, gehiengo sindikala duten erakundeek enplegua sortzeko politikak eta zerga-politikak aldatzea eskatu dute, "inoiz baino beharrezkoagoak diren" zerbitzu publikoak indartuz. Argazkian, 2010eko maiatzaren 25ean. Getxoko udaletxearen aurrean egin zuten eskualde mailako kontzentrazioa.