Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campusaren Errektoreordetzak antolatzen duen "Tipi-tapa osasunez" martxaren bederatzigarren edizioa izango da igande honetan, maiatzaren 6an, goizeko 9:30etik aurrera. Martxa EHUko Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolatik abiatuko da, eta pertsona guztiei zabalik dago. Aurten, Done Jakue Bidetik zehar joango da Barakaldoko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaraino. Izen-ematea doakoa eta ezinbestekoa da. Bihar arte egin ahal izango da Leioa eta Erandioko campuseko Kirol Zerbitzuko bulegoetan (9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era) edo rovdepor[abildua]lg.ehu.es helbide elektronikoaren bitartez. Ibilbide osoa egingo duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat lortu ahal izango dute. Argazkia: © EHU.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!