Koadrila Eguna izango da bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 4a, 15:07

Bihar, larunbatarekin, Koadrila Eguna ospatuko dute Itzubaltzeta / Romoko gazteek. Bertako jai batzordeak eta koadrilek antolatuta, eguna patxadaz hartuko dute eta ez dute eguerdira arte hasiko, txupina dela medio. Ondoren trikipoteoa izango da herrian zehar. Arratsaldeko 3etan, ordea, pregoia irakurri eta herri bazkariaz gozatuko dute, 8 euroren truke aurretik erosiko dutenek eta hamar euro ordainduta azken unera arte itxarongo dutenek. Txartelak oraindik hartu daitezke Pinuetako Texas tabernan. Txartelarekin batera, gauean edari bat emango dute. Bazkal ostean, 17:00ak aldera, bilketa eta ohiko koadrilen argazkia aterako dute, jolasekin hasi baino lehen. 20:00etan, ordea, herriari bira emango diote batukadarekin batera egindako kalejiran. Ostean jaialdia izango da gaztetxean, Kurloi Ezkertiaren Esnea DJ-rekin. Argazkian, iazko Koadrila Egunean lehen agerraldi publikoa egin zuen Nagiak taldeak.

Ekimeneko kartela

2012 Kuadrila Eguna Kartela finala
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun