Bertso magia afaria izango da gauean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 4a, 17:53

Leioako Lamia AEK euskaltegiak eta San Bartolomeko Jai Batzordeak antolatuta, bertso magia afaria izango da gaur gauean San Bartolomeko kultur etxean. Bertsolaritza era ezberdin batean gozatzeko aukera izango da hortaz, oraingo honetan magiaz lagunduta. Horretarako, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paya bertsolariak Tor Magoaren laguntzarekin arituko dira. Lehenengo hitzordua San Bartolomeko kultur etxean jarri dute, arratsaldeko 8:30ean, bertatik poteoa abiatzeko. Musika ez da faltako pandero jolea, albokaria eta trikitilaria tarteko. Hamarretan, ordea, bertso magia afariari ekingo diote. Txartelak 20 eurotan eskura daitezke. Antolatzaileek zabaldu dutenez, "aldez aurretik eta erratzeko beldurrik gabe, esan dezakegu gau magikoa izango dela!". Argazkian, Estiballes Leioan egindako aurreko bertso afari batean.

Ekimeneko kartela

bertsoafarimaiatza
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun