Artisautza Azoka hartu du gaur Larrabasterrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 5a, 15:26

Goizetik eta arratsaldeko 8ak arte, XII. Artisautza Azoka egiten ari dira Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Bertan, "Etxeko apaingarriak, bitxiak, gozogintza, zeramika, otargintza, larrua, burdinlantzea... Euskal Herriko eta Sopelako artisauen lanak eskura izango dituzu", antolatzaileek adierazi dutenez. Izan ere, aurreko urteetan legez, Sopelatik eta beste herri batzuetatik etorri diren artisauen produktuak erosteko aukera dago. "Uribe Kosta osoko erreferentea bihurtu den" azokak arrastiko 20:00ak arte egongo da zabalik, 15:00ak eta 16:00ak bitarteko atsedenaldian izan ezik. Aurten, 50 artisau baino gehiago dira, iazko marka hobetu dutela. Horietatik 13 Sopelako artisauak dira. Kalitate handiko produktuak erosteaz gain, egun osoan zehar giro ederra egongo da Larrabasterran. Izan ere, eguerdian Zirika Zirkus-en eskutik "Dantz-jolas jaia" ikuskizuna izan da. Jan eta edana ere bada bertan, Sopelako talogileak bere postuan taloak egin eta saldu egiten baititu. Txakolina ere ez da falta azokan. Arrastian, berriz, Erdizka Lauetan erromeria ezagunak kontzertua eskainiko du, 19:00etatik aurrera. Musika zuzenean jotzen duten lau musikariekin dantza-maisuaren esku geldituko da pausuen azalpenak ematea jende guztia erromerian parte hartu dezan. Argazkian, azokaren aurreko edizio bat / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun