Gaur arratsaldeko 6etan, Espainiako Ohorezko Mailaren Ligako finalerdia jokatuko du
Getxo Rugbyk Valladolideko Pepe Rojo zelaian, bertako VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka. Pasa den astean final-laurdenetan 3-33 La Vila taldeari erraz nagusitu zitzaion Getxo baina gaur getxoztarrek ez dute erraza izango finalerako txartela eskuratzea. Izan ere, Bryce Bevin hori-beltzen entrenatzaileak aitortu duenez, "VRAC liga irabaziko zuela esan nuen denboraldi hasieran". Halere, Zeelanda Berrikoak baikortasuna islatu nahi izan du: "baina orduan ez nuen uste altuera honetan, final erdietan, haien aurrean Getxo Artea izango zutenik. Orain, jakina, ideia hura aldatu da eta diot VRAC ez dela txapelduna izango". Bevinen mutilak ere ilusioz beteta daude eta finalera heldu eta euskal derbia izango dena irabazteagatik borrokatzeko grina dute. Halere, aurtengo ligan erabateko garaipenak eskuratu dituzte gaztazaleek getxoztarren aurka jokatutako partidetan. Klubak hainbat autobus antolatu ditu Valladolidera joateko. Bertan egoterik ez duenak, baina, lehia zuzenean jarraitzeko aukera izango du
emisionesdeportivas.com webgunearen bidez. Argazkian, pasa den urtarrilaren 21ean, 3 eta 19 galdu zuten Bevinen mutilek Faduran VRACen aurka / © Getxo Rugby.