Xabier Sanchez Leioako irakasle gaztea koordinatzaile berria izateko izendatu zuten atzo Bizkaiko
Ezker Anitzako Biltzarrean. Santurtzin egindako asanbladan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Espainiako Izquierda Unida alderdi federalaren ordezkaria den erakunde politikoak aho batez aukeratu zuen Sanchez Bizkaiko lurraldea koordinatzeko. Leioaztarrarekin batera, Ezker Anitzako Bizkaiko Biltzarrak lurraldeko Kontseilu Politiko berria hautatu zuen. Sanchez Ezker Anitzako EAEko zuzendaritzako kidea zen jada, pasa den otsailaren 10etik aurrera. Bestalde, Mikel Arana Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak murrizketen aurkako zenbait ekimen politiko iragarri zituen, besteak beste "ospitalean igarotako egun bakoitzeko 5 euro ordaintzearen edo botiken balioa %100 ordaindu behar izatearen aurka". Zentzu horretan, bizkaitarrak Aranak Legebiltzarrean egindako lanarengatik harro azaldu ziren. Argazkian, Xabier Sanchez / ©
Mikel Arana.