Algortako Aretxondo kaleko orubeari erabilera emateko
Getxoberpiztu! proiektua
Eme3 Nazioarteko Arkitektura Jaialdiaren 7. edizioan parte hartzeko aukeratu zuten pasa den ostiralean. Alde batetik, eme3 jaialdiaren helburua arkitektura, hirigintza eta gizartearekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten proiektu parte-hartzaileak ezagutaraztea da, eta bestetik, arkitekturatik hasita, gizartearen egitura sozialetan eragingo duen ekintza segida bat era aktiboan sortu eta sustatzea. Aurtengo edizioa 2012ko ekainaren 28tik uztailaren 1era egingo da, "2012 Bottom-up" (Behetik gora) lelopean, eta epe horretan zehar, tailerrak, eztabaidak, erakusketak eta hiri-ekintzak garatuko dira Bartzelona hirian. Getxoberpiztu! proiektua Share-it! (Partekatu) atalean jarriko da ikusgai, non "Behetik gora" gaiarekin lotura duten proiektuak erakutsiko diren; jadanik gauzatutako proiektuak, martxan daudenak eta gauzatzeke daudenak, besteak beste. Argazkian, txikiek ere lagundu dute Aretxondorako proiektua diseinatzen / cc-by-nc-sa Getxoberpiztu!