Bi aste barru bigarren diskoa kaleratuko du Erasoka taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 7a, 20:24

Pasa diren Gabonetarako prest nahi izan bazuten ere, hainbat arazo tarteko atzeratzen ibili da Erasoka taldearen "Plastic Mask Assassin" lana, haien bigarren diskoa. Azkenik, Bird Trouble Productions Uribe Kostako kontzertu antolaketa eta grabaziorako gazte ekimenak atzo jakinarazi zuenez, bi aste barru kaleratuko da oi doinuko CDa. Erasoka gazte taldea ia lau urtez dabil musikaren munduan. 2009an, maketa grabatu eta hurrengo urtean "Itzalpetik" beren lehen diskoa aurkeztu zuten Getxoko Txorimalo gaztetxean. Algortako eta inguruetako Oihukatuak musika kolektibo gaztean ere parte hartzen dute. Horretaz gain, hainbat kontzertu eman dute, gehien bat Bizkaian Argazkian, Erasoka talde algortarra / © Erasoka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun