"Gure ustez helburu nagusi baten baitan eman beharko litzakete, hain zuzen, Berritze eta Errehabilitazio Integrala ahalbidetuko duen Plan bat zehaztea. Plan honek auzoak dituen arazo fisiko zein sozialak konpondu beharko lituzke", azaldu dute independentistek. Aipatu dutenez, iritzi hori auzokideei plazaratu zieten eta Udalean horren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuten. "Hala ere argi dugu, Leioako toki ikusgarrietan edo Pinosolo bezalako proiektu erraldoietan inbertitzea nahiago duen Udal hau mugiarazteko, behar beharrezkoa dela herritar eta auzokideen mobilizazioa eta antolakuntza", ohartarazi dutenez. Auzokideak aurreko udalbatzara joan izana "aurrerapauso garrantzitsutzat" jotzen dute.
Langile auzoa
Bilduk gogoratu duenez, San Juan auzoa Leioa erdialdeko lehen auzotariko bat da, 50eko hamarkadako boom urbanistikoaren baitan eraiki zena. Garai hartako industrietara lanera joan ziren langileentzat udalerrian kokaturiko etxebizitzak ziren. San Juan auzoa Leioan behin izandako herri industrial horren ondare historikoa da.