Urko Labeaga preso sopeloztarra Murtzia II espetxera urrundu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 7a, 22:04

Urko Labeaga Garcia preso politiko sopeloztarra Murtzia II espetxera eraman dute. Etengabe errepresioaren kontrako Uribe Kostako agerkari digitalak zabaldu duenez, apirilaren 26an atera zuten Asturiaseko Villabona espetxetik eta joan den asteartean deitu zuen etxera Murtzian zegoela abisatzeko. Azken espetxe hori Sopelatik 826 kilometrotara dago. Hain zuzen ere, Labeagaren urruntzea salatzeko mozioa onartu zuen Sopelako Udalbatzak apirileko osoko bilkuran. Urko Labeaga Garcia 1998ko maiatzaren 18an atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez Algortako Telefonicako eraikin batean jarri nahi zuen lehergailuak eskuetan eztanda egin zionean. ETAren Bizkaia komandoko kide izatea leporatuta, 42 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2002an. Argazkian, Urko Labeaga Sopelako preso politikoaren argazkia horma batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun