Poloei dagokienez, jantzi ofizialak dira, eta hizki batzuk bordatu dizkiote, jantzi esklusiboak egiteko. “Bucarest" izena eta "2012-05-09" data. Kamiseta ofizialei dagokienez, Errege Kopako finalerako bereziak direnak, gorabeheraz betea daudela, agortu egin baitira. Halere, Udalak agindu ditu beste bi berri, maiatzaren 25a aurretik iritsiko direnak. Biek eramango dute serigrafiatuta "Getxo Athleticegaz" leloa eta "2012-05-25" data.
Zozketak
Baldintzak baldintza, bi poloen eta bi elastikoen zozketan parte hartu ahalko dute Getxo udalerrian maiatzaren 9a baino lehen erroldatutako pertsona guztiek. Baldintzak eta izena emateko eskabide orriak getxoztarren eskura izango dira udalaren webgunean, www.getxo.net, zein HAB-Herritarren Arretarako Bulegoetan. Eskabide orri txikiak beteta –izen-abizenak, DNIa, helbidea, telefono zenbakia eta posta-elektronikoa–, Algortako Telletxe (makillaje tailerraren ondoan) eta Santa Eugeniako plazetan ipinitako kutxetan utzi beharko dira, maiatzaren 9 eta 25eko arratsaldetan. Hilaren 9an, kutxak 20:45ean zarratuko dira eta hilaren 25ean, 22:00etan (partidak hasten diren orduetan). Ondoren, saria lortzeko izena eman dutenak udalerrian erroldatuta daudela egiaztatuko du Udalak eta berriro kutxetan sartuko ditu izenak, Algortako kultur etxean, Villamonten, hilaren 29an jendaurrean egingo den zozketan ateratzeko. Gutxi barru horren gaineko informazio gehiago emango da.