Sopelako udal aurrekontuen inguruko bideoa (© Sopelako Udala)
Ekimeneko kartelak
Sopelako Udalak aurrekontuen nondik norakoak azaltzeko lau asanblada ireki antolatu ditu maiatzerako. Tokiko iturriek aipatu dutenez, bileren helburua onartu diren aurrekontuak auzokideei azaltzea izango da: zein arlotara bideratu diren partida zehatzak, nola joan den aurrekontuak onartzeko prozesua, zeintzuk izango diren partida nagusiak, egoera ekonomikoa, eta abar. Horretaz gain, auzokideek ekarpenak egiteko aukera izango dute, zalantzak argituz eta prozesu parte-hartzailearen prozedura hobetzeko proposamenak eginez. Lau bilera irekiak udalerriko beste horrenbeste gunetan egingo dira: ostegun honetan, hilak 10, Sopelako herrigunean izango da asanblada, 19:00etan, udaletxeko sarreran. Maiatzaren 14 eta 15ean, berriz, Sopelmarren eta Arriateran egingo dira, 19:00etan bertako egoitza sozialetan, hurrenez hurren. Amaitzeko, hilaren 16an, Larrabasterrari helduko zaio txanda, 19:00etan, Iberre institutuan. Argazkian, urtarrilaren 20an, 2012ko aurrekontuak era parte hartzailean lantzeko batzar orokorra egin zuten Sopelan / © Sopela.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!