Udako kanpaina
Bestalde, Sopelako Turismo Bulegoak eta Informazio Guneak dena prest dute udako kanpainarako. Hurrengo hileetan zehar, hainbat ekimen abian jarriko dira, bisita gidatuak kasu. Merchandising produktu berriak ere prest dituzte, eta ekainean Sopelbus autobus zerbitzua indartua izango da, garraio publikoa sustatzeko eta hondartzetako sarbidea errazteko helburuarekin. Iaz, inoiz baino bisitari gehiago heldu ziren Sopelara. Turismo Bulegoak eta Informazio Guneak 17.000 kontsulta baino gehiago jaso zituzten (2010. urtean, berriz, 13.000 izan ziren). Turista gehienak uztailean eta abuztuan heltzen dira Sopelara.
Ekimeneko esku-orria