Abrako hondar erauzketa bertan behera uztea eskatuko dute igandean Arriluzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 8a, 10:34

Igande honetan, maiatzak 13, Extreme Man triatloia hartuko du Getxok. Hori aprobetxatuz, Luzuero gaina inguruko dragaren kontrako elkarretaratze-argazkia egingo du aipatu egunean Abra Bizirik Getxoko plataformak. Hitzordua 13:00etan jarri dute Arriluzen. Bilboko Portuak Luzuerotik gertuko kanpo-itsasoan, Abra II izeneko hondoan, hondar eta itsas-hondoko materialen 50 milioi metro kuboren erauzketa egiteko proiektua du. "Draga erraldoi horrek korronteetan, olatuen alturetan, hondartzetan, itsas-azpiko izadi eta landaredian zein arrantzan eragin kaltegarriak, berehalakoak, atzeraezinak eta iraunkorrak izango ditu", salatu dutenez. Getxoko zenbait auzokide eta elkarte, horretaz kezkaturik, urte hasieran biltzen hasi ziren Abrako hondar erauzketa erraldoi horrek eragin ditzakeen kalteez informatzeko, eta draga hori gelditu nahian. Horren ondotik, asanbladak, mobilizazioak, sinadura-bilketak... egin dituzte. Argazkian, ehun lagunek baino gehiagok aurre egin zioten eguraldi txarrari urtarrilaren 28an, Bilboko Portuko Agintaritzak Luzuero gaina inguruan egin gura dituen dragatze lanen kontra protesta egiteko / © Algortako Portu Zaharra bloga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun