Gaur geroago eta jende gehiagok horixe eskatzen du: iragan igandean, Frantziak Hollande aukeratu zuen, orain arteko bideari aski da esanez.
Europak bide berria hartuko du, guk hemen Euskadin defenditu dugun bidea.
Bi mila eta bederatzian, Alderdi Popularrarekin hiru zutabe zituen paktua sinatu genuen:
ETAren kontra askatasuna defendatzeko.
Gure autogobernua defendatu eta indartzeko.
Zerbitzu publikoak hobetzeko.
Nik beti defenditu dut akordio hori, eta gaur inoiz baino beharrezkoago jotzen ditut hor jarritako helburuak.
Guztiok dakizue atzo Alderdi Popularrak nire gobernua babesteko ituna apurtu duela. Zoritxarrez Alderdi Popularrak alde batera utzi ditu gurekin adostutako helburuak, Rajoyren murrizketei babesa emateko.
Nahiago izan du bere alderdiko politika Madrilen defenditu, hemen Euskadiko hiritarren interesak eta guztion autogobernuaren alde egin baino.
Guk egin genuen akordioan ez zegoen jarrita Euskadiko autogobernuak erasoa hartzen zuenean alde batera begiratu behar genuenik.
Ez zegoen idatzita euskaldunen zerbitzu publikoak murrizten zirenean ezer egin gabe geratu behar genuenik.
Horregatik, nik gure proiektua defendatzen jarraituko dut, orain inoiz baino indar handiagorekin. Ez dut alde batera utziko nik Euskadiko gizarterekin hartu nituen konpromisoak.