Gazte bat atxilotu dute Algortan drogak saltzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 8a, 19:16

Getxoko Udaltzaingoak gazte bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Algortako plaza batean, osasun publikoaren kontrako delitu bat egitea egotzita. Toki horretan gazte talde bat sustantzia estupefazienteak kontsumitzen ari zela esanez abisatu ei zituzten poliziak. Kaleko jantziarekin zihoazen agente batzuk bertaratu ziren eta egoera aztertu zuten. Horren ondorioz, udalerriko gazte bat atxilotu zuten eta marihuana poltsa batzuk, kokaina dosi batzuk eta salmentatik ateratako dirua atzeman zizkioten, udal iturriek aipatu dutenez. Horregatik guztiagatik, Udaltzaingoaren etxera eraman zuten gaztea eta han behar dilijentziak bete ondoren, aske geratu zen, epaileak noiz deituko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun