San Isidro jaiak heltzear dira Getxo eta Lemoizera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 9a, 10:21

Maiatzaren 15ean ospatzen da baserritarren zaindari San Isidroren ohorezko eguna. Uribe Kosta eskualdean, besteak beste, Getxo aldean eta Lemoizen izango dira ospakizunak. Gainera, udal getxoztarreko egutegian jaieguna da aurtengo San Isidro. Horrenbestez, Andra Mari aldean, ostiral honetan, hilak 11, hasiera emango diete ospakizunei. 17:30ean Geroa ikastolako neska-mutilek txupina botako dute Malakaten. Ondoren txokolatada, haur animazioa eta egongo dira; geroago graffiti erakusketaz eta mus txapelketaz gozatzeko. Gauerako, berriz, Egurra ta Kitto, Eratu eta Itziarren Semeak taldeen kontzertua antolatu du Getxoko San Isidroetako Jai Batzordeak. Bertoko festak asteartera arte luzatuko dira. Lemoizi dagokionez, hilaren 15ean bertan meza nagusia eta herriko aitxitxe eta amamentzako hamaiketakoa egon arren, hurrengo asteburura arte itxaron beharko dute parrandazaleek, ekitaldiz beteriko bi egunez gozatu ahal izateko. Besteak beste, Sukalki Jaia egingo dute larunbatean. Argazkian, aurreskularia bere txapela berreskuratzen orain hiru urte / © Urtzi Altube.

San Isidro jaiak Getxon

Maiatzak 11, ostirala

17:30 Txupinazoa Geroa ikastolako ikasleen eskutik (Malakaten).
18:00 Txokolatada (Malakaten).
18:00 Haur animazioa eta henna tailerra (Malakaten).
18:30 Graffiti erakusketa.
19:00 Mus txapelketa (Kiroldegiaren aurrealdean).
21:00 Kontzertuak: Egurra ta Kitto, Eratu eta Itziarren Semeak.

Maiatzak 12, larunbata

11:00 Puzgarriak (Malakaten).
11:00 "Getxo ezagutzen" ibilbidea (aparkalekuan hasita).
15:00 Bertso bazkari herrikoia: : Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Josu Landetarekin (auzokide elkartearen eskutik).
19:00 Triki-poteoa (Malakaten hasita).
21:15 Itxas Argiaren dantzaldia.
23:15 Onartz erromeria.

Maiatzak 13, igandea

10:00 Nekazaritza azoka (aparkalekuan).
11:00 Puzgarriak (Malakaten).
12:00 Herri kirolak eta soka tira txapelketa.
18:00 Patxi eta konpainia dantzaldia.

Maiatzak 14, astelehena

18:00 Irrien Lagunak (aparkalekuan).
20:30 Kontzertuak: Manifa, Sin Pegas eta Hamaiketan.

Maiatzak 15, asteartea

12:00 Meza eta luncha kooperatibaren eskutik.
12:00 Totx-sagardo dastaketa (aparkalekuan).
19:00 Jaien amaiera (musika eta animazioa aparkalekuan).

San Isidro jaiak Lemoizen

Maiatzak 15, asteartea

10:30 Meza nagusia.
12:00 Herriko aitxitxe eta amamentzako hamaiketakoa.

Maiatzak 19, larunbata

10:00 Jaien hasiera txupinazoa eta bolanderen jaurtiketarekin.
10:00 Sukalki Jaia. Gonbidapena jai honetan parte hartzera nahi duten talde guztiei; hauen artean hainbat produktu gastronomiko banatuko dira. Antolakuntzak, karparen barruan, mahaiak eta ahulkiak gordeko ditu partehartzaile guztiak giro familiar batean bazkaltzeko.
12:00 Trikitixa erromeria
12:00 Umeentzako jolas parkea.
14:30 Bazkari herrikoia
17:30 Perulorekin Mus Txapelketa.
21:30 Disko Gaua
23:00 Patata dantza txosnan, haur eta helduentzako.
00:30 Musika txosnan

Maiatzak 20, igandea

12:00 Umeentzako tailerrak
18:00 Tute txapelketa.
18:00 Briska txapelketa.
18:00 Haur zinema.
20:00 Txokolatada eta jai bukaera
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun