Orain aste batzuk aita izan da Paul Asensio Millan euskal preso politikoa. Hura ikusteko asmoz, apirilaren 24ean Alacant aldeko Villena espetxetik atera eta hiri egun beranduago iritsi zen Arabako Zaballa kartzelara gatibu algortarra. Bada, astearte honetan bertan, Zaballako espetxetik Santutxura ekarri zuten Asensio, alaba eta bikotekidea ikustera,
Algortako Herrira bilguneak jakinarazi duenez. "17:00etatik 19:00etara izan zuten etxean. Bi ordutako aurrerapenaz deitu zuten neskalaguna, Pol harantz zeramatela jakinarazteko. Dena ondo joan zen", azaldu dutenez. Litekeena da Asensio ostiral honetan bertan ateratzea Zaballako espetxetik berriro ere Alacant aldera eramateko. Villenako espetxea Getxotik 756 kilometrotara dago.
Etxerat elkarteak plazaratutako apirileko hilabetekariaren arabera,
baldintzapeko askatasunean beharko luke algortarrak.