Getxoko Udalak gauean ostalaritzako establezimenduen ixte ordutegia bi ordutan luzatzea baimendu du, Athleticek Europako Ligako finala jokatuko duelako. "Helburua krisiaren eraginez zailtasun handiak jasaten ari den alorraren jarduerari laguntzea da", azaldu dute tokiko iturriek. Horrela, lehenengo taldeko lokalak (joko-aretoak, izotz-dendak, bokata-dendak..) goizaldeko ordu bata arte egon ahal izango dira zabalik; bigarren taldekoak (dastalekuak, tabernak, barrarik gabeko jatetxeak, txokoak, kafetegiak..) goizeko 3ak arte eta hirugarren taldekoak (taberna bereziak, pubak, klubak…) 4:30ak arte. Bestalde,
Metro Bilbao garraio enpresak ere
ordutegia luzatu du: trenak 23:00etan gelditu beharrean, goizaldeko ordu biak arte ibiliko dira. Argazkian, Josu Loroño zinegotzia eta Imanol Landa Getxoko alkatea Athleticen kamiseta jantzita orain hiru urte / © Getxoko Udala.