Urkulluk azpimarratu du "epaia ezagutu eta aztertu" nahi duela, eta era berean ezagutu nahi dituela boto partikular bietan eman diren argudioak. Ezinbestekoa da Auzitegi Gorenak balorazioa egiteko orduan izan duen jardunbidean, orain arteko susmoa baita auzitegiak ontzat eman dituela froga ahul eta eztabaidagarriak, Entzutegi Nazionalak banda armatuko kide zirela edo Bateragune Plana ETAren plana zela egiaztatutzat jotzeko erabili zituen zantzu edo suposamenduetan oinarrituak".
"Euzko Alderdi Jeltzaleak hasierako momentutik bertatik erabaki zuen bere jarrera, eta prozesu hau 'zentzugaberiatzat' jo zuen. Auzitegi Gorenak berretsi egin du prozesua, baina Entzutegi nazionalak inposatutako zigorra beheratu du, epaituak ez dituelako ETAren buru jotzen, erakunde terroristako kide izatea leporatzen dien arren".
Buru jeltzalearentzat "paradoxa da erakunde terroristako kide izatea leporatzea, Auzitegi Gorenaren ustetan taldearen egitura hierarkiko politikoa ETAk zuzentzen bazuen, eta aldi berean. ETAren jarduera terroristaren amaieraren beharraz hitz egin duten pertsonak izanik".
Iñigo Urkulluk gaineratu duenez "epaia bera eta boto partikularrak ezagutzeko zain, oraindik ere pentsatzen dugu zentzugabekeria dela. Seguruenik, Auzitegi Gorenak zantzu eta uste jokoan jardun izan du, eta aurrekoetan esan dugun moduan, hauek ezin dute oinarri juridikorik gabeko salaketarik, edo zigortzeko epaia oinarrituko duten gertakari egiaztatuen deklaraziorik inoiz osatu".
Amaitzeko azpimarratu duenez, "epaia emateko orduan, banatuta egon den Auzitegi Gorenaren boto partikularrek argituko dituzte,seguru aski, analisi hauek".