Igande honetan, maiatzak 13, udaberriko azken berbatxangoa izango dute Sopelako Aitxu!, Erandioko Berbots eta Getxo udalerriko Egizu euskaldunen elkarteetako kide eta mintzalagunek. Hori ere luxuzko saioa izango da, teoriko-praktikoa, basoaren erabilera tradizionalari buruzko azalpenak emango ditu Gorka Menendez Bacetak. "Berez, ernetzen diren landare jangarriak probatuko ditugu, landare pozoitsuak ezagutuko ditugu, eta amaitzeko, zauriak eta bestelakoak sendatzeko erremedioak prestatuko dizkigu", azaldu dute antolatzaileek. Landarezaleek goizeko 9etan irtengo dira Erandioko gasolinotik, ordu laurden beranduago Algortako Telletxeko markesinan eta 9:30ean Sopelako elizan bidaiari gehiago metatzeko geldiuneak egingo dituztela. Ondoren, Urdulizko eta Erandioko Akarlanda basoetara hurbilduko dira. Horrenbestez, aldez aurretik eman beharko da izena Sopelan (
aitxuizuba[abildua]gmail.com / 603 894 364), Erandion (
berbots[abildua]gmail.com / 667 995 716) edo Getxon (
www.egizu.org / 619 935 541). Autobusa 3 eurotan egongo da. Hala ere, umeek ez dute ordaindu beharrik izango. Argazkian, martxoan eskualdeko lehenengo ur-azpiegiturak bisitatu zituzten / cc-by Egizu!