"Gartxot" filma ikusteko aukera egongo da gaur Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 10a, 20:31
"Gartxot, konkista aitzineko konkista" filma Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendutako proiektua arrakastatsua da. Euskal Herriko txoko desberdinetan ibili ostean gaurkoan, Erandioko Tartangako Lanbide Heziketan filmaz gozatzeko aukera izango da, 19:30etan, Gautxoriak eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskutik. Maiatzaren 15ean, berriz, "Nafarroaren deskonkista kolektiboa" izenburuko hitzaldia eskainiko du Asisko Urmenetak. Saioa 19:30ean izango da, Antzinako posta bulegoan. Bestalde, "Nafarroa: konkistaren 500 urteurrena" jardunaldien barruan, Patxi Abasolo irakaslea eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko partaidea plataforma horretaz mintzatuko da Algortan, "Nafarroa bizirik 1512-2012" hitzaldiaren bitartez. Solasaldia 19:00etan izango da Villamonte kaleko kultur etxean. Argazkian, bandera nafarra Abusuko Ollargango parkean, Bizkaiko nafarren egunean / cc-by-sa Gorka Jakobe Palazio.
"Gartxot" filmaren aurrerakina

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun