Igande honetan, maiatzak 13, Extreme Man triatloia hartuko du Getxok. Hori aprobetxatuz, Luzuero gaina inguruko dragaren kontrako elkarretaratze-argazkia egingo du aipatu egunean
Abra Bizirik Getxoko plataformak. Hitzordua 13:00etan jarri dute Arriluzen. Bilboko Portuak Luzuerotik gertuko kanpo-itsasoan, Abra II izeneko hondoan, hondar eta itsas-hondoko materialen 50 milioi metro kuboren erauzketa egiteko proiektua du. "Draga erraldoi horrek korronteetan, olatuen alturetan, hondartzetan, itsas-azpiko izadi eta landaredian zein arrantzan eragin kaltegarriak, berehalakoak, atzeraezinak eta iraunkorrak izango ditu", salatu dutenez. Getxoko zenbait auzokide eta elkarte, horretaz kezkaturik, urte hasieran biltzen hasi ziren Abrako hondar erauzketa erraldoi horrek eragin ditzakeen kalteez informatzeko, eta draga hori gelditu nahian. Horren ondotik, asanbladak, mobilizazioak, sinadura-bilketak... egin dituzte. Argazkian, ehun lagunek baino gehiagok aurre egin zioten eguraldi txarrari urtarrilaren 28an, Bilboko Portuko Agintaritzak Luzuero gaina inguruan egin gura dituen dragatze lanen kontra protesta egiteko / ©
Algortako Portu Zaharra bloga.